Gertaeren deskribapena
Data : –
Helbidea : El Ahorro kalea
Etxe multzo hau izen bereko kalean dago. Bazkide talde baten ekimenez eraiki ziren 1929an. Etxebizitza kolektiboen eredua da, familia bakarreko etxebizitzetatik ezberdina, ohikoagoa etxe merkeetan.
Ez da ezagutzen 1936ko urtarrilean aukeratutako Zuzendaritza Batzordeko kideen ideologia, garbiketari buruzko txostenaren arabera, guztiak alde eginda zeudelako gertatu zen unean. 1937an kooperatibaz jabetu ziren sei kideak eskuineko ideologiakoak ziren.
Koldobika López historialariaren arabera, etxe horietako hainbat bonbardaketa batek suntsitu zituen.
ITURRIAK :
LÓPEZ, Koldobika (2016). Gerra Zibila Barakaldon. Hamaika hilabeteko erresistentzia. Bilbo: Beta Edizioak.
Barakaldoko Udal Artxiboaren
719. kutxa. 12. espedientea