Gertaeren deskribapena
Data :
Helbidea :El Ahorro kalea, 6
1929an sortu zen “El Ahorro” Etxe Merkeen Kooperatiba, industriaren hazkuntzak bultzatuta ugaritzen ari zen Barakaldoko biztanleriak bizitoki beharrari erantzuteko.
Koldobika López historialariaren arabera, etxe horietako hainbat suntsitu zituzten; inork ez daki, ordea, noiz gertatu zen.
“El Ahorro” etxe merkeen auzuneak izen bereko kalean dirau zutik orain ere. Aldiz, ez dago bonbardaketaren arrastorik.
ITURRIAK :
LÓPEZ, Koldobika (2016). Gerra Zibila Barakaldon. Hamaika hilabeteko erresistentzia. Bilbo: Beta Edizioak.
Lekuaren erreferentzia
“El Ahorro” Etxe Merkearen auzunea El Ahorro kaleko 6 zenbakian dago oraindik
Kontserbazio egoera
Ez dago bonbardaketak eragindako kalteen arrastorik.