Gertaeren deskribapena
Data : –
Helbidea : Andikollano kalea
1925ean sortu zen 31 etxez osatutako multzo hau (gaur egun 12 besterik ez dira geratzen), Andikollano kalean, Lutxana eta Gurutzeta artean, BLGko langile talde baten ekimenaz. Beste kasu batzuetan bezala, ekarpen ekonomikoaren, lanorduen eta maileguaren bidez ordaindu ahal izan zuten langileek proiektua.
Garbiketaren aurreko Zuzendaritza Batzordea 1937ko martxoan eratu zen; udalak egindako txostenean ez da ageri, ordea, kideen ideologia politikoa. Zuzendaritza berria sei eskuindarrek osatu zuten.
ITURRIAK :
Barakaldoko Udal Artxiboa
719. kutxa. 12. fitxa