Gertaeren deskribapena
Data : –
Helbidea : Anaien ikastetxean (Karmengo Amaren ikastetxea) kuarteleratuta egon zen batailoia, eta orube horretan dago gaur Anaien parkea.
1936ko irailaren 21ean sortu zuen Ezkerraldeko UGTko jendeak Barakaldo izenarekin. Unitate antifaxista bat zen, eta batailoia osatu ondoren, Markinako frontera joan zen. Han, borroka gogorrak burutu zituen, eta beti itzuli zen Barakaldora.
Gerrak aurrera egin ahala, bat egin zuen Arabako Martínez Aragón batailoiarekin. 1937ko otsailean, batailoia berrantolatu eta Eibarko sektorera atxikitako UGTko 13.a bihurtu zen. Eibarko frontean zegoen unitatea eta Samuel Narbón izan zuen buru. Anaien ikastetxean egon zen kuarteleratuta, eta 1937ko apirilaren amaieran, ostera, Portugaleteko Abatxolo kuartelean.
ITURRIAK :
Vargas Alonso, FM 2016. Milizianoak. Fronte Popularreko oinarri sozialak Euskadin eta Errepublikaren defentsa. UPV-EHU Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren Fakultatea (402. or.).
Lekuaren erreferentzia
Batailoi hau Anaien ikastetxean (Karmengo Amaren ikastetxea) kuarteleratu zuten. Orube horretan dago gaur Anaien parkea.
Kontserbazio egoera
Eraikina ez dago.