Gertaeren deskribapena
Data : –
Helbidea : Ibarra, z.g.
Luis Urkullu zuen komandante. Mikel Aizpururen arabera (I. liburukia, 192. or.), batailoi honek Sestaoko Rebonza ikastetxeetan zuen egoitza nagusia, baina Barakaldoko Euzko Etxean sortu zen, ANV Autonomoak eta EAJk bat-egitearen ondorioz.
Nerbioi Ezkerraldeko nazionalista gazteez – gehienak barakaldarrak – osatua zegoen, eta Elgezabal konpainia zuten basea. Sollube mendiaren eta Bilboko Gerrikoaren defentsan nabarmendu zen.
Bilbo tropa nazionalen eskuetan erori ondoren, Gordexola Barakaldon geratu zen Elizateko lantegiak zaintzen, eta, Italiako indarrak sartu aurretik, lantegiak suntsitu edo ez erabakitzen, horretarako berariazko aginduaren ondoren .
Lantegien suntsiketak barakaldarrak heriotzara kondenatzea zekarrela ulertu zutenez gizon horiek, italiarrekin hitzartuta, lantegiak ez suntsitzea erabaki zuten. Armak utzi zituzten beren bizitzak errespetatuko zituztela eta herriko familia nazionalistak asaldatuko ez zituztela agindu ondoren.
Arrontegi auzoan kokatuta dago Luis Urkullu izeneko parkea.
ITURRIAK :
AIZPURU, Mikel (2010). Barakaldo, industria hiria: goraldia eta sendotzea (1900-1937). I. liburukia. Bilbo: Beta III Milenio, DL
Lekuaren erreferentzia
Batailoia Ibarra kaleko kuartelean zegoen, Hijas de la Cruz ikastetxean (hitzartutako hezkuntza zentroa).
Kontserbazio egoera
Kokapena Ibarra kalean dago; eskola hori (Hijas de la Cruz) Santurtzikoa da, eta ez dakigu zehazki kale horretan ikastetxerik zegoen ala ez.