AHV Ospitaleko babeslekua (San Eloy)

Gertaeren deskribapena

Data : –
Helbidea : A. Miranda etorbidea, 5

AHV Ospitalea ospitale militar gisa egokitu zuten Gerra Zibilak eztanda egin zuenean.

1937ko apiriletik aurrera bonbardaketak areagotu egin zirenez, eta horrek ospitaleko gaixo eta zaurituak arriskuan jarri zituenez, segurtasuna hobetzeko ahaleginak egin ziren. Euskadiko Artxibo Historikoak saiakera horien fede ematen duten dokumentuak gordetzen ditu. Barakaldoko Ospitale Militarreko zuzendariak Euskadiko Osasun Militarreko buruari bidalitako idazki bat da, eta une hartako tentsioaren eta 1937ko maiatzaren 25ean, idazkia egin zen egunean, zeuden baliabideen urritasunaren berri ematen du, elizatea erori baino hilabete lehenago:

“Duela egun batzuk zaurituentzako eta gaixoentzako aire-erasoetatik babesteko lekuak eraiki beharrari buruz izandako elkarrizketa gogora ekarriz, uste dut beharrezkoa dela Buruzagitza horri berriz ere esatea komeni dela Osasun Militarrak horretarako dauzkan teknikariek modu egokian antolatu beharko luketela Barakaldoko eremu horretako ospitalean dagoen jendearen aire-erasoen aurkako defentsa.

Gaur-gaurkoa dugun arazo honek biziki kezkatzen nau, behar diren neurriak ez hartzeagatik guztiok izan dezakegun erantzukizunaren karietara.

Espero dut, emandako arrazoiak kontuan hartuko dituela Buruzagitza horrek, eta babes hori eraginkorra izateko kudeaketak eta lanak aktibatzea.

Zuzendaritza hau, dauzkan baliabideak bakarrik izanik, oso urriak, modu enpirikoan ari da horretarako eraginkorrenak iruditzen zaizkion neurriak hartzen “.

Gerra amaitu eta urte batzuetara, AHV ospitalea eraitsia izan zen, eta haren lekuan egungo San Eloy Ospitalea eraiki zen.

ITURRIAK :
Euskadiko Artxibo Historikoa
– M.1125 / 3-3

Lekuaren erreferentzia

Lehengo BLG ospitalea eraitsi egin zuten, eta haren lekuan egungo San Eloy Ospitalea eraiki zuten.

Kontserbazio egoera

Gaur egun euskal osasun sareko ospitalea da.

Oraingo argazkia

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content