Gertaeren deskribapena
Antolaketa politikoa
Data : –
Helbidea : Auzolan plaza
1917an, Sobietar Iraultzaren garaipenaren ondoren Internazional Komunista sortu zenean, haustura gertatu zen nazioarteko sozialismoaren barruan. Internazional Komunistaren aldekoak, azkenean, Alderdi Komunistaren inguruan bildu ziren (1920an sortua). II. Internazionaleko alderdikideek, berriz, alderdi sozialistan militatzen jarraitu zuten.
Barakaldon, sozialismoak komunisten artean baino jarraitzaile gehiago izan zituen klase popularren artean. Hala ere, Alderdi Komunistaz gain, baziren komunismoarekin lotutako erakundeak, hala nola Internazional Komunistak sortutako Nazioarteko Laguntza Gorria, Nazioarteko Gurutze Gorriaren antzera jarduteko asmoz sortua.
Nazioarteko Laguntza Gorriak filialak izan zituen Europako herrialdeetako zati handi batean. Barakaldon Kapitain Sediles Plazan zuen egoitza nagusia, 2 atariko 2. solairuan. Frankismoaren etorrerarekin, plaza del 18 de Julio izena jarri zioten; gaur egun, ordea, Auzolan plaza da.
Lekuaren erreferentzia
Egoitza nagusia Capitán Sediles plazan, 2 atarian. Erregimen frankistaren etorrerarekin, plazari 18 de Julio izena jarri zitzaion. Egungo Auzolan plaza da
Kontserbazio egoera:
Kokapena, plazan bertan; ez baita ezagutzen kokapen zehatza zein zen.