Gertaeren deskribapena
Data : –
Helbidea: Bide Onera kalea
Lehenengo alkate frankistak, José María Llanezak, bere aldeko erorien monumentua altxatu zuen. 1938an atera zen lehiaketa publikora obraren eraikuntza.
Koldobika Lopezen arabera (349. or.), Udalak eskatzen zituen argibide teknikoen artean zehazten ziren, besteak beste, adreilu motak, marmol motak bai eta martirien izenak jasoko zituen marmolezko plakak finkatzeko erabili beharreko diamantezko puntadun metalezko iltzeak ere.
Kontratista bakarra agertu zen, Generalísimo kaleko 2. zenbakiko 1. solairuan bizi zen Rodrigo Saiz Ezquerra izeneko barakaldarra, eta monumentua 17.800 pezetatan egingo zuela agindu zuen.
Monumentuaren oinarrian hiru data loriatsu jartzeko eskatu zion Udalak eraikitzaileari: matxinadarena (1936ko uztailaren 18a), Barakaldoren liberazioarena (1937ko ekainaren 22a) eta amaiera garailearena (1939ko apirilaren 1a).
1939ko ekainaren 22an inauguratu zen monumentua, dantza eta hitzaldi abertzaleen agerraldiak eginez, eta 1980an eraitsi zuten.
Egungo Bide Onera plazan zegoen, eta 1927an, Alfontso XIII.a izena jarri zioten; 1931an, berriz, Luis Elizalde plaza eta, handik gutxira, Sabino Arana y Goiri plaza. Geroago, 1937an, berriz ere izena aldatu, eta Primo de Rivera Jeneralaren plaza jarri zioten orduan. Aldi berean birmoldatu zuten plaza, eta hortxe eraiki zuten monumentua.
1980an, ordea, “Bide Onera Plaza” izena eman zitzaion, 1921ean sortu zenetik bertan kokatutako “Bide Onera Kooperatiba” aipatu eta aintzatesteko.
Gaur egun ez dago.
ITURRIAK :
LÓPEZ, Koldobika (2016). Gerra Zibila Barakaldon. Hamaika hilabeteko erresistentzia. Bilbo: Beta Edizioak.