Federazio anarkista iberiarra

Gertaeren deskribapena

Antolaketa politikoa
Data : –
Helbidea : Portu, 14-1.a

Erakunde hau 1927an sortu zen hiru erakunde anarkista espainiar eta portugaldarrek bat eginda, Iberiar penintsula osoan jarduteko. CNTrekin partekatu zuen egoitza nagusia Portu kaleko 14 – 1ean.
Gerra hasi zenean, ezinbestean hartu behar izan zituzten talde politikoek lokal egokiak. Barakaldoko Udal Artxiboaren 1936ko abenduaren 26ko dokumentu batek frogatzen du Barakaldoko udalari eskatu ziola Federazio Anarkista Iberiarreko Bizkaiko Eskualde Batzordeak Merkataritza Batasuneko eraikina (Horacio Echevarrieta kalean, gaur egun Pormetxeta kalean dagoena) erabiltzen uzteko, “erakundea garatzeko xedez”. Alkateak uko egin zion eskaerari, ondoren emandako erantzun batean.

Handik hilabete batzuetara, deseginda zegoen Hiri Jabetzako Ganberako lokala uzteko eskatu zion Federazioak udalari. Orduko horretan, Federazioari lokala erabiltzeko baimena eman zuen alkateak, Miguel Aguirre Gaviña Ganberako presidentea biharamunean agertu ondoren.

Egoera berberean egon zen Barakaldoko Gazteria Libertarioa (ez dakigu non zeukaten egoitza) 1937ko otsailean. Talde horretako Tokiko Batzordeak alkateari zuzendutako gutun batean lokal bat eskatzen dio “oso lan zaila baita” dagoen errefuxiatu kopurua hartzeko lokal egokia aurkitzea. Horacio Echevarrieta kalean (gaur Pormetxeta) zegoen Batasun Komertziala erabiltzea iradokitzen diote Alkateari, bertan lehendik jostun gela bat instalatuta baitzegoen milizien beharretarako.

Udalak uko egin zion eskaerari, Barakaldoko Arte eta Lanbideen Eskolari ebaketa eta lisatze ikasketak egiteko utziko ziotela argudiatuz.

ITURRIAK
Barakaldoko Udal Artxiboa
655 laukia, 3. fitxategia
650 laukia, 20. fitxa 20.
650 laukia, 1. fitxa.

Lekuaren erreferentzia

CNTrekin partekatu zuen egoitza nagusia Portu kaleko 14-1.solairuan.

Kontserbazio egoera:

Etxebizitzen eraikuntza.

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content