Gertaeren deskribapena
Antolaketa politikoa
Data : –
Helbidea : Zaballa kalea, 3
Jadanik 1901ean, Barakaldok Zirkulu Errepublikanoa zuen, hainbat birfundazio jasandakoa, baina Barakaldoko mugimendu errepublikarraren indarra adierazten zuena: aldeko asko zituen.
Zaballa kalean zegoen Zirkuluaren egoitza nagusietako bat, 1922an. Mota honetako zirkulu desberdinak hedatu ziren Retuerto, Lutxana, Burtzeña eta garai hartan Elizatearen parte zen Alonsotegin ere.
1935eko uztailaren 14an, Lasesarre futbol zelaian, Manuel Azañak —Ezker Errepublikarraren alderdiaren sortzailea eta Errepublikako presidentea 1936an— egindako mitinak jendetza handia bildu zuen. Barakaldo nukleo errepublikar garrantzitsu bihurtu zen. Horren erakusle, 1931ko apiriletik 1936ko otsailera arte udalerriak izan zuen ideologia errepublikarrareko alkatea: Simón Beltrán Moreno.
Urte batzuk lehenago, 1930ean, errepublikarren aldekoek egoitza berria eraiki zuten, Kasino Errepublikarra, gaur liburutegiak eta beste udal bulegoek hartua.
Gerra Zibila hasi zenean, Kasinoa Batasun Errepublikarraren egoitza nagusi bihurtu zen. Frankismoak, ordea, Flechas y Pelayos gazte falangistek erabiltzeko eraikin bihurtu zuen.
Lekuaren erreferentzia
Zaballa kalea, 3
(Ez zegoen,ordea, Zaballa kaleko 3an).
Kontserbazio egoera:
Gaur egun, udal liburutegia dago.