Gertaeren deskribapena
Mediku arretarako gaitutako zentroa
Data : –
Helbidea : Miranda etorbidea, 4
Miranda Fundazioa 1911ko maiatzean fundatu zuten, Antonio Miranda y Arana Burtzeñako barakaldarraren azken borondatez. Kubara migratu zuen eta bertan, ibilbide luzea egin zuen merkataritza munduan . Negozioa utzi ondoren, Bilbon lekutu zen Antonio Miranda, eta han Banco de Bilbao-ko aholkulari izatera iritsi zen.
Negozioetan lortutako aberastasunarekin, jaioterrian pribilegiatu gabeko adinekoentzako asiloa sortu eta abiarazteko agindua eman zien Antonio Mirandak bere exekutiboei. Eraikina 1914ko ekainaren 13an inauguratu zen.
1931ko ekainaz geroztik, eraikinaren zati bat umezurtzentzako erabili bazen ere, adinekoentzako zaharren egoitza izaten jarraitu zuen.
Gerra Zibila hasi zenean, odoleko ospitale gisa gaitu zen Fundazioa.
Alabaina, eraberritu behar izan zen ospitaleko funtzioa bete ahal izateko, Barakaldoko Udal Artxiboan 1937ko apirilaren 8an aurkitutako agirian ikus daitekeen moduan. Gutun honetan alkateak honako hau idazten dio Komunikazioko zuzendari nagusiari.
“Defentsa kontseilariaren aginduz, ohorea daukat jakinarazteko beharrezkoa dela berehala instalatzea mahai telefono bat eta hiru ordezko – denak kommutatuta – herri honetako Miranda asiloko sail desberdinetan, ongintzako erakunde horren eraikinean ezarri berri den Odol Ospitalearen beharrak estaltzeko ”.
Sortu zenetik ehun urte baino gehiago igaro ondoren, Miranda Fundazioak leku berean jarraitzen du, Miranda etorbidean, 4 zenbakian, alegia, bai eta adinekoei arreta eskaintzeko ongintzako jarduera bera garatzen ere.
ITURRIAK :
Barakaldoko Udal Kutxako
650. artxiboa, 20. fitxa
Lekuaren erreferentzia
Miranda etorbidea 4.
Kontserbazio egoera
Oso ondo.