Sefanitro

Gertaeren deskribapena

Industrialdea
Data : –
Helbidea :  Artzain Ona kalea

Lutxana auzoan kokatutako industria nagusietako bat izan zen Sefanitro izenaz ezagutzen den Sociedad Española de Fabricaciones Nitrogenadas. Bizkaiko Labe Garaiak izan zen ekimena bultzatu zuen enpresa nagusia, bai eta azido sulfurikoa, amoniakoa, amonio sulfatoa eta abar ekoizteko behar zuen gasaz hornitzen zuena ere, horiek guztiak erabili behar baitzituen lantegiak ongarriak egiteko. 

Lutxanan kokatu zuten agintari frankistek, leku egokia iruditu zitzaielako. 1941eko azaroaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofizialean jasotakoaren arabera, gobernuak “fabrika eta hari erantsitako lokalak instalatzeko behar ziren lursailak nahitaez desjabetzea” baimendu zuen. Kaltetutako bizilagunen protesta piztu zuen erabakiak, eta batzorde bat osatu zuten Francoren desjabetze asmoak geldiarazten ahalegintzeko, baina alferrekoak izan ziren saiakera guztiak.

Frankismoaren gobernuak hartutako erabakiak 50 bat familia behartu zituen lur-gabetze egoera hori bizitzera. 200.000 metro koadroko azalera hartzera iritsi zen gobernua.

1941eko irailaren 26an hasi ziren “Sefanitro” eraikitzen, eta “interes nazionaleko enpresa” izendatu zuten, ongarri nitrogenatuen ekoizpen beharrak ase beharra zegoelako, Gerra Zibilak herrialdea suntsitu eta hornigaiz gabetu zuenez ongarrien bidez nekazaritzako uzta handitzeko.

Francisco Francok inauguratu zuen 1950eko ekainaren 20an. Gaur egun ez dago.

Lekuaren erreferentzia

Lutxana auzoan kokatua. Artzin Ona kalearen aurrean, Bituritxa ikastetxearen aurrean

Kontserbazio egoera

Gaur egun fabrika zegoen tokian orube izugarri bat dago.

Antzinako argazkia

Oraingo argazkia

Visit Barakaldo

Barakaldo Turismo

Logotipo Visit Barakaldo
Skip to content